ANIMABASAURI5-ANIMABASQUE

Agosto 11, 2008 by animabasauri

2009ko martxoaren 20tik 27ra ospatuko den Basauri-Bizkaiko Nazioarteko Animazio Zinemaldiko bostgarren edizioan buru belarri lan egiten hasi garela informatu nahi dizuegu. Aurreko edizioetan bezala, lehiaketa-sailak eta bestelakoak ere izango ditugu. Lehiaketa-sailak hurrengo hauek dira:

35 mm-ko Luzemetraien Sail Ofiziala
Ekoizpen data 2007ko urtarrilaren 1aren ostekoa eta iraupena 60 minutu baino luzeagokoa duten luzemetrai guztiek hartu dezakete parte sail honetan. Lehiaketan sartu ahal izateko, nahitaezkoa izango da proiekzio formatua 35 mm-koa izatea (kasu berezietan antolatzaileek BETACAM onartu dezakete).
Sail honen irabazleak 6.000€-ko saria jasoko du. Gainera, Epai-Mahaiaren sari berezia ere egongoda.

35 mm-ko Laburmetraien Sail Ofiziala
Luzemetraien sailan bezala, 2007ko urtarrilaren 1aren osetan ekoiztutako baina 60 minutu baino laburragoko iraupena duten film guztiek aukeratuak izan daitezke sail honetarako. Era berean, proiekzioa 35 mm-ko kopia batekin izatea derrigorrezkoa izango da.
Sail honen irabazleak, 1.000€-ko saria jasoko du.

Karratu Saila
2007ko urtarrilaren 1aren ostean eta 60 minutu baino laburragoko iraupena duten laburmetrai guztiek hartu dezakete parte sail honetan. Kasu honetan, DVD formatuan aurkeztuko dira emanaldietan.
Sail honen irabazlearentzat, 600€-ko saria egongo da.

Lehiaketa-sail hauetaz aparte eta jasotzen ditugun filmeen arabera, beste lehiaketa-sailen bat sortzea erabaki dezakete antolatzaileek. Gainera, erakusketak, tailerrak, euskal zine animatuko emanaldiak, ikastola eta eskolekin hitzartutako haurrentzako emanaldiak, zinema maratoria, animaziozko telesailak, etab. ere izango dute lekua gure zinemaldian.

Edizio berri honetan partehartzera animatu nahi zaituztegu. Dudaren bat izan edo informazio gehiago nahi izatekotan, gurekin harremantea jarri ahal zarete animabasauri@animabasauri helbide elektronikoan. Jarraian, ANIMABASAURI5-ANIMABASQUE, Basauri-Bizkaiko Nazioarteko Animazio Zinemaldian parte hartzeko araudia eta inskripzio orria lortzeko estekak dituzue:

ANIMABASAURI5-ANIMABASQUE - Araudia
ANIMABASAURI5-ANIMABASQUE – Inskripzio orria

Eskerrik asko eta zuen lan guztiak jasotzea espero dugu!